Berria.eus

miércoles, 28 de diciembre de 2016

Elkar


Elkar ariketa

1.- Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira: euskalkiak ez daitezen elkarrekin gehiago urrun eta alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkarrekin bil daitezen, gero.
2.- Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea umeei erakustean, eta Adamen umeak, elkarren lehian bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.
3.- Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure artean, elkarrengandik urrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa, eta, agian, elkar hizketa; hitzegin, hitz-egin eta hitz egin.
4.- Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu genizkion elkarri .
5.- Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula gidoitik atera eta elkarren artean zinez mintzatzen hastea.
6.- Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei eragoztera bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den arratsetan berandu etxeratzea, batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea, neskatxa eta mutilen batzarreak diren etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin bakarrik egotea.
7.- Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien jendea haiexek erabiltzen zituela, elkarri agurtzean.
8.- Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkar bereziak, bai baitira, urri edo ugari, pipa hartzen duten apezpikuak ere.
9.- Jauna: nahi du bada umeak kutxan gorderik edukitzea? Ez, baina bai, neskatxak eta mutilak elkarri batzarreak etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu asko hemendik etorriko diren, dela gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.
10.- Denbora puska bat zeramatenean elkarri ekinean eta lurrean piririka, zentinela karlistak Martin Saldias horma baten kontra zokoratu eta herio-kolpea ematera prestatu zen.
11.- Begira ezkontzeko hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi diozun bere ezkutariarekin egoten nahi duen eran, zeuregan esaten duzula: zaudete; bada gero ere elkarrekin bizi behar duzue. Ah guraso zorigaiztokoa! Zure gainean izango dira zure alabaren bekatuak.
12.- Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, Urte-giro haiek eta Egunkari hau elkarri berdintzea nahiz formari nahiz mamiari dagokionez, elkarren hain guztiz beste direlarik ere.
13.- Elkarri agur esan eta Saldias jauregirantz abiatu zen.
14.- Basoa ez zen oso itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta zuhaitzek elkarri errespetatzea eta batak besteari tokia uztea erabaki balute bezala.
15.- Ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarri hitz egiten egotea Baionako apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak bakarrik barkatzen duen bekatua da.
16.- Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarren urruntzen ari dira, edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.
17.- Hantxe, halaber, Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak, elkarren artean irrika eta beraien ardurapean utzitako umeekin jolastuz.
18.- Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu nuen eta gure bi matelek elkarri ukitzen zutelarik, ene negar-anpuluek harena busti zuten. Elkar sustengatuz joan ginen sukalderaino, isil-isila.
19.- Ezkonduen bizimodua gurutze txit astun eta samina da berez, eta burdinazkoak dira honen kateak, baina urrezko bihurtuko direla dio, ezkonduek elkarrekin, dagokien bezala, maite badute.
20- Luze gabe, elkarrekin aurrean geunden, arrain zopa jaten biok, botila ardoa aurrean.




21.- Beharrak eta indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria litzake orduan euskaldun guztiak giputzon esanera egongo direla sinestea, atzera begiratu behar dugu, euskalkiak are gehiago elkarren bazter ez daitezen.
22.- Pentsatu nuen, gosaldu gabe, berehala arditegira joanen nintzela... eta lanean hasiko, baina ordu berean ama sukaldetik atera zen eta uste baino lehenago elkarri gurutzatu genuen.
23.- Onginahi eta amodio hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra eta katua, elkarrekin loturik, biziko liratekeen bezala.
24.- Haien arteko eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman zion Ali Beyren baieztapenari: «arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkarri zeinahi egoeratan».
25- Elkarrengandik hurbil samar daude bi misioetxe horiek; bertako misiolariek maiz joan behar izaten dute elkar; eta hargatik, Pingliangeko prefekturaren zokorik baztertuenean dauden bi etxe horien artean hartu-eman handia izaten da.
26.- Hedabide beraren soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago. Ongixko hartzen genuen elkarri antzinako denboretan.
27.- Emakume ezkonduak egin behar duen laugarren gauza da setaren grina hilduratzea edo hezteko neurri egokiak hartzea; bestela laster itzaliko da ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa: ez da bakerik zurekin izango, eta nork eta nola igaroko du bere bizitza guztia zu bezalako zirauna bere aldean daukala?
28.- Alta, begiratu balit, ez ote nion zorroa hustuko? Baina ez zen tokia, ez eta momentu egokia. Beraz, bata ala bestea, mutu egon ginen elkarri errespetuz eta bereziki errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari ginenaren memoria.
29.- Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate berekin urteek. Loidi aspaldiko ezaguna dut. Haurretandik ez gara elkarrengandik urruti ibili Errenterian.
30.- Irailaren lehenengo egunetan abiatu nintzen nire barrutiaren iparraldea ikertzeko asmotan. Ahal banezakeen, Txinako harresi handiaren iparralderaino igarotzeko asmoa nuen, Gobiko misiolariekin elkarren aditurik, deabruari ipar eta hegoaldetik astinaldi gogorra emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario