Berria.eus

miércoles, 28 de diciembre de 2016

Talde lana

EUSKARA GURE AHOTAN





KARLOS MAHUGO, NEREA MURILLO, ANE OTXOTEKO, OIHANE OLITE, IRATI OLLAKARIZKETA ETA URTZI OTAEGI.



 

1

AURKIBIDEA:

1. Euskararen zapalkuntza historian zehar.
2. Herrien (Irurtzun, Asteasu eta Bera) eta Iruñearen arteko aldea.
3. Zenbait hutsune.
4. Euskararen erabilera testuinguruaren arabera:
                                     a. Norekin eta noiz hitz egiten da euskaraz?                                             
                                     b. Norekin eta noiz ez da euskaraz hitz egiten?
5. Erosotasuna euskararen alorrean.
6. Hutsak betetzeko moduak.
7. Euskara haserretzerakoan.
8. Idatzizko euskara.
9. Zalantzak argitzeko moduak.
10.  Ondorioa.

2

EUSKARA GURE AHOTAN 

 Betidanik, euskararen inguruko erabilera ezberdinak egon dira. Bizitokiaren, ideologiaren, familiaren, harremanen, zerbitzuen, ohituren... arabera arlo honetan desberdintasun ugari antzeman daitezke. Izan ere, munduko hizkuntza berezi eta zaharrenetarikoa da, indoeuroparrak diren beste hizkuntzetatik at kokatzen dena.

1. EUSKARAREN ZAPALKUNTZA HISTORIAN ZEHAR: 

Betidanik zapalkuntza jasan duen hizkuntza izan da, eta hortaz egunerokotasunean oso baldintzaturik dago. Industria Iraultzarekin, herritarrak hirietara mugitu ziren lan egiteko asmoz eta euskaraz hitz egiten ohiturik zeuden arren, euskararekiko zegoen mespretxuzko ikuspegiak gaztelera erabiltzera bultzatu zituen. Momentu horretan euskaraz hitz egiteak klase sozial baxuagoa edukitzea suposatzen zuen (landa munduarekin eta nekazariekin erlazionatzen zen maiz), eta bertan hasi zen nolabait bere garrantzia txikiagotzen.   Horren ostean,  Frankismo garaian (1939-1975) jasandako zapalkuntza edo errepresioaren ondorioz, gazteleraren inposaketa bortitza aurrera eraman zen. Horretarako, zenbait neurri berri hartu zituzten, horien artean euskaraz hitz egitea debekatzea. Ondorioz, hizkuntza honen erabilera egiten zuen norbait harrapatuz gero, zigorra ezartzen zioten eta ezkutuka erabiltzen zuten hasieran beste erremediorik ez baitzuten. Baina ondoren, beldurra zela eta erabiltzeari utzi zioten (bide errazena baitzen). Beraz, pertsona helduen artean euskararekiko erabilera galdu zen.  Frankismoak euskararekiko ondorio txar asko izan zituen, baina trantsizioarekin hizkuntza honen mugak zertxobait handitzea lortu zuten. Hala ere, nahiz eta egungo egoerak hobera egin duen ondorio horietako asko jasaten dira oraindik (gune batzuetan beste batzuetan baino gehiago).

Gaur egun, egia da berriro ere bere agerpena eta onarpena garatuz doazela, baina hala eta guztiz ere prozesua motela den heinean ez dago nahi adina baliabide euskaraz jarduteko, eta horren eragile nagusienetako bat diglosia da. Euskal Herrian bi hizkuntza daude eta horien arteko botere harremana sortzen da, honen ondorioz euskara zapalduta geratzen delarik hizkuntza-menperatzailea gaztelera delako. Hau guztia dela eta, hizkuntza-gatazkak sortzen dira, eta momentu honetan euskara gudan ari da normaltasuna bilatuz. 

3

2. HERRIEN (Irurtzun, Asteasu eta Bera) ETA IRUÑEAREN ARTEKO ALDEA: 

Norbanakoaren eremu geografikoa, ideologia eta bizi baldintzen arabera, hizkuntza honen erabilera modu batekoa edo bestekoa da (euskalkiak esate baterako). Hori argi gera dadin, zenbait adibide jartzea aproposa da, adibidez Iruñea herri txikiekin alderatuz:  Herrietan eta Iruñean bertan euskara ikasteko moduak eta baliabideak desberdinak dira. Lehen aipatu moduan, herrietan betidanik egon da euskaraz hitz egiteko ohitura handiagoa (familiaren eraginez gehien bat), eta hiri handietan, Iruñean kasu, errepresio handiagoa jasan dutenez bere erabilera murriztuta ikusi da.

Herri txikietan, Irurtzun, Asteasu eta Beran esaterako, euskara ikastea errazagoa da, oro har, familian, lagun artean eta eskolan ikasi eta erabili ohi da ama hizkuntza delako. Hala eta guztiz ere, Irurtzunen esaterako, jende askok ez daki euskaraz eta gazteleraz ikasteko aukera ere badago (A eta D ereduak daude, nahiz eta orain egia esatera haur gutxi dira A ereduan daudenak). Kulturari erreferentzia eginez, hiru herrietan zenbait euskal ohitura daude, hala nola, Olentzero eguna, euskal dantzak, harri jasotzaileak, joaldun taldea, euskal mitologikoen panpinak, esku pilota, herri kirolak eta beste hainbat. Ohitura hauek euskara mantentzera eta neurri batean bultzatzera laguntzen dute, euskaraz ez dakien jendea erakarriz (batzuetan seme-alabak D eredura eramatera animatzen dira horrelako gertaerak ikusiz). 

Hiri handietan, Iruñean hala nola, zailtasun handiagoak dituzte euskaraz ikasteko, gehienbat ikastolen bitartez soilik ikasten dutelako (ez baita ohikoa ama hizkuntza izatea). Jende gehiago egoteak eta kultura aniztasun handiagoa egoteak, gazteleraren bultzada bermatzen du euskara baztertuz, gaztelera hizkuntza-menderatzailea denez gero etnien arteko komunikazioa eta harremanak errazten baititu. Nahiz eta oztopo anitz egon, Iruñean ere kulturari dagokionez zenbait esparru daude euskara bultzatzen saiatzen direnak, adibidez, Euskal Jai eguna, herri txikien moduan Olentzero egunaren ospakizuna (alde zaharrean eta auzo ezberdinetan), inauterietan Mielotxinen erretzea ikastoletan egiten da, Sortzen jaialdia … Zerbitzu gutxi batzuk ere badaude, besteak beste, hizkuntza eskola eta euskaltegia (Huarten). Hortaz, Iruñerrian ere euskara mantendu eta bultzatzeko ahaleginak egiten dira.


4

3. ZENBAIT HUTSUNE: 

Aipatutako guztiaren harira, zailtasunak zailtasun direlarik bete beharreko zenbait hutsune ditu euskarak, eta garrantzitsua da hauek ezagutzea: Gaur egun, euskaraz aritzeko nahia dago jendea askoren partetik, baina gizartean dauden oztopoen ondorioz, zailtasunak sortzen dira esparru guztietan euskaraz mintzatzerako orduan. 

Herrietan, edo hauetako hainbatetan, asko hitz egiten den hizkuntza izan arren, zenbait kasutan badago ez dakien jendea. Baina gehienetan bertan bizi diren biztanleek elkar ezagutzen dutenez eta euskararen giroan hazi direnez, errazago izaten dute ulertzea, ikastea eta haien artean hizkuntza honetan aritzea. Esate baterako, kuadrillen kasuan gehienek leku berdinean ikasi dutenez, ideologia berbera edo antzekoa defendatzen dute eta haien egunerokotasunean egiten dituzten ekintzak antzekoak direnez, betidanik euskaraz komunikatzea oso barneratuta izan duten jarduera da. Beste alde batetik, herrietan denek edo gehiengoak jakitearen ondorioz, zerbitzu gehiagotan posible da euskaraz aritzea, adibide bat jartzearren, erosketak egiterako orduan dendariari erosi beharrekoa euskaraz erostea, euskaraz ordaintzea, eta berarekin euskaraz jardutea. Normalean familiako kide guztiak (betiere bat edo bi izan ezik) euskaraz mintzatzen dira eta haien artean elkar ulertzeko ez dago inongo arazorik, beraz euskaraz egiten dute beraien artean. Nahiz eta zenbait kasutan familiako kide guztiek ez dakiten, Iruñeko egoerarekin konparatuz askoz gehiago erabiltzen da kasu hauetan. Hala ere, normalean ematen den kasua den arren ez da posible herri guztietan egoera hau ematea, beraz, egon badaude herriak non euskararik erabiltzen ez duten edo oso neurri txikian. 

Iruñerrian, lehen esan moduan, gutxiago erabiltzen den hizkuntza da. Aipatu behar da Iruñean biztanleriaren kopuru handiagoa dagoela. Hala ere, jende gutxiagok daki, etxeetako giroan familia gehienetako gurasoek ez baitakite Frankismoan egon zen errepresioa dela kausa. Ondorioz gazte askoren kasuan ez dute jaiotzetik ikasi haien gurasoek ez dakitelako, nahiz eta euskararen alde egon. Honek bultzatu egin zuen eta bultzatzen du gaztelera eguneroko bizitzan normaltasunez mintzatzera, euskara bigarren maila batean geratuz. Gazteek eskolan ikasi behar izan dute eta honi esker ikasi eta praktikatzen da erabiltzen den gutxi hori bada ere. Lagunen artean herrietan baino desberdintasun handiagoak daude, kasu

5

askotan kuadrillako kide guztiek leku berean ez ikasteak desberdindu egiten ditu, askok soilik erdaraz dakite eta honek haien artean gazteleraz mintzatzea eragin du. Aisialdiko zenbait ekintzetan ere, askotan euskaraz solasteko aukerarik ez da eskaintzen.

4. EUSKARAREN ERABILERA TESTUINGURUAREN ARABERA: a. NOREKIN ETA NOIZ HITZ EGITEN DA EUSKARAZ?

Aurreko huts guztiak direla eta, ez da mundu guztiarekin euskaraz hitz egiten, beraz, hona hemen gehienbat erabilera ematen zaizkion kasuak:

Euskararen erabilera aztertuz gero, ikus daiteke ongi hitz egiten duten pertsonen artean ohikoa dela erabilera. Aldiz, euskaraz ongi hitz egiten ez duten pertsonen artean erdara da nagusi. Berdin gertatzen da, pertsona batek euskaraz edo erdaraz hitz egiten duen ez denean jakiten, zuzenean berarekin erdarazko elkarrizketa hasten da, ziurra ez delako euskaraz jakingo duen, eta badaezpada erdaraz egiten zaio. Jendea ez da arriskatzen euskaraz hastera eta ez badaki erdaraz jarraitzen, erosoagoa delako erdaraz hastea zuzenean eta horrela hizkuntzaz ez aldatzea. Oso ohikoa da erdaraz hasi eta ondoren pertsona horrek euskaraz hitz egiten dakiela konturatzea adibidez. Uste dena baina leku gehiagotan jakiten da euskaraz hitz egiten eta galdetu edo ziurtatu ordez, errazenera jotzen da beti, erdarara.

Hala eta guztiz ere, badaude egoera edo pertsona zehatzak zeinekin euskaraz egiteko joera dagoena. Adibidez familiako pertsonak, eskolako irakasleak, lagun zehatz batzuk… Batzuetan, irakasleen kasuan adibidez, euskaraz hitz egitea derrigorrezkoa da euskarazko ereduan ikasiz gero, noski, baina beste zenbait egoeratan guztiz hautazkoa da. Beraz, zein hizkuntzan hitz egin erabakitzerakoan, euskaraz hitz egiten hasteko joera hartu beharko litzateke, modu horretara baldin eta euskara badaki, euskaraz erantzungo duelako ziurrenik. Kontrako kasuan, beste hizkuntza batean hitz egiten jarraitu eta kito, ez dago arazorik. Horregatik, erosotasuna alde batera utzi eta euskaldunona den hizkuntza bultzatzen saiatu behar da. Modu honetara ere, euskara gehiago erabiltzen dela nabarmendu eta jendeak beharrezkoa dela ikusirik, ikasten edo gutxienez ulertzen saiatuko da gehiengoa, ikusiz beharrezkoa eta oso erabilgarria dela.




6

b. NOREKIN ETA NOIZ EZ DA EUSKARAZ HITZ EGITEN?

Aurretik esandakoa laburbilduz, askotan, euskararen erabilera egiteko aukera izanik ere, ez da aukera hori probesten. Jendartean, errazagoa eta erosoagoa izan ohi da mundu guztiak segurtasunez erabiltzen dakien hizkuntza, gaztelera alea, erabiltzea. 

Familia giroan hizkuntza hau etengabe erabiltzea zaila eta ia ezinezkoa da, beti edo gehienetan egoten baita ez dakien gurasoren bat, egunerokotasunean erabiltzea galarazten duena. Horrez gain, bai aitak baita amak ere euskaraz dakiten kasuetan, ohikoena da familiako beste kideren batek ez jakitea edo erabiltzeko zailtasunak edota ohitura eza edukitzea. Hori horrela izanik familia giroan, momentu batean edo bestean, beste hizkuntza batera pasatzeko joera dago guztien erosotasunari bide emanez.

Lagunartean, txikitatik ez erabiltzeko joera dago, batik bat, askok ama hizkuntzatzat ez dutenez eskolari lotuta dagoela pentsatzen dutelako. Hau da, eskolan hizkuntza hau erabiltzera behartzen dituzte haurrak eta egin ezean zigorra ezartzen diete, hortaz, kalean lagunartean daudenean nahiz eta guztiek hitz egiten jakin, ez erabiltzeko joera dute akademikoa den zerbait bezala ikusten dutelako. Honi loturik, nerabezaroan, alde batera uzten dute euskara, nolabait eskolari boikot egiteko intentzioarekin gaztelerak prestigioa ematen dien ustean. Heldutasunean ordea, aurreko etapetan ez erabili izanak baldintzatzen du gizartea berriro ere ez erabiltzera, segurtasun eza dela medio.

Lanean, zerbitzu publikoetan esaterako ez da soilik ez dela erabiltzen, baizik eta gizartearen eskaria egonik ere, garrantzirik ez zaiola ematen eta hortaz ez direla eskaintzak sortzen. Hau horrela izanik, zerbitzu pribatuetan gai honek inongo axolarik ez duela baieztatu daiteke.

Beste zenbait kasu daude non euskaldunon konpromezua zailtasunez aurrera eramatea eragiten duten: adibide bat jartzearren, ematen den jarrera ohikoenetarikoa elkarrizketa batean hiztunetako bat gaztelerara pasatzea da, eta horren ostean automatikoki eta inkontzienteki beste guztiek ere hau erabiltzea. Zaila eta ez ohikoa da ordea, egoera hau alderantziz ematea. 

7

Beste adibide bat, dendetara sartzerakoan adibidez zuzenean erdaraz solastea litzateke, euskaraz ez dakiten ustean. Harrigarria suertatzen da, Iruñean, zerbitzuren bat jasotzerako orduan euskaraz jasotzea.

Laburbilduz zerbitzu publikoetan (osasun zerbitzuetan, administrazioan …) nekez indartzen da euskararen erabilera, behin gehiago ere gaztelerari harrera eginez. Eta aurreko paragrafoei erreparatuz gero, argi geratzen da ere lagunartean, lanean eta familian normalean gaztelera dela erabiltzen den hizkuntza, salbuespenak salbuespen.

5. EROSOTASUNA EUSKARAREN ALORREAN:

Euskara eguneroko bizitzan erabiltzen duten pertsonen artean ez dago arazorik euskaraz aritzeko, baina ohitura falta edota maila baxua duten pertsonen artean, deserosotasuna nabaria da maila altuagoa duten pertsonekin hitz egiterako garaian. Akatsak zuzendu edota horiez bar egiteko beldurra dute eta honek euskaraz ez hitz egitera bultzatzen ditu.  Maila baxua dutelako, lagunen artean ere ez da euskararik entzuten, eta horregatik ez dago praktikatzeko modurik.  Lagunen artean normalean hizkuntza kolokiala  erabiltzen denez, errazago ateratzen zaie gazteleraz irainak edo esaldi azkarrak botatzea pentsatu gabe. Gaztelera barneratuta dute, orduan, berba egiterakoan askoz hobe egiten zaie belarrira eta irainak euskaraz botatzerakoan beldur dira haien lagunek haietaz barre egitea. Euskaraz kolokiala oso arraroa egiten da gutxi batzuk soilik erabiltzen dutelako. Arrazoi horregatik, ez praktikatzeagatik, maila ez da igotzen eta ez dira hitz egitera ausartzen. Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenekin aldiz, alderantziz gertatzen da. Erdaraz hitz egiteko ohitura ezagatik, maila baxuagoa dute eta erdaraz ongi aritzen direnen aurrean hitz egiteko lotsa edota deserosotasuna sentitzen dute, arrazoi berdinagatik, barre egingo dieten beldurragatik eta praktika faltagatik. 

6. HUTSAK BETETZEKO MODUAK:

 Aurretik aipaturik hutsak direla eta, beharrezkoa da hauei konponbide bat ematea gizartean eragin zuzena izan, eta euskarak pairatzen duen egoera kaxkarrari aurre egin ahal izateko. Horretarako elkarrekiko lotura duten bi arlotan zentratzea garrantzitsua da: batetik gizarteari begira kontzientzia sortaraziz, eta bestetik arlo pertsonalean.

8

Hasteko, gizartean euskararen grina piztu ahal izateko, hainbat omenaldi egin daitezke: euskal kulturarekin lotura duten ekintzak, ohiturak eta tradizioak entzutera eman jendea hauen parte izatera gonbidatuz, modu erakargarri eta sinple batean ekintza, jolas, dinamika… franko aurrera eraman eta abar.  Hezkuntzatik hasi beharreko zerbait da, haurrak txikiak direnetik modu dinamiko batean euskal hizkuntzaz gozatzera kinatuz (eskolan euskararen astea ospatuz, abesti euskaldunak abestuz, bertsolaritza landuz, euskal literatura landuz, euskal pertsonaia garrantzitsuak ezagutzera emanez …). 

Behin gizartean euskaldun kontzientzia piztuz, bigarren arloa jorratzea litzateke zuzenena, hau da, arlo pertsonala. Horretarako, bakoitzak bere buruaren inguruko gogoeta edo hausnarketa egin behar du honen bultzada bermatzeko egin behar dituen ahaleginez konturatu ahal izateko. Akatsez konturatuz gero, hauek aldatzea besterik ez da falta. Ez da gauza erraza, baina hala eta guztiz ere norberaren gogoaren arabera lor daitekeen zerbait da, eta hizkuntza salbatzeko beharrezkoa den zerbait bide batez. 

7. EUSKARA HASERRETZERAKOAN: 

Zer esanik ez haserretzerako orduan euskarari ematen zaion erabilera faltan, honetan zentratzea ere garrantzitsua da. Azken finean gaztelera oso barneratuta dagoenez, haserretzean ere irainak gazteleraz botatzeko ohitura dago. Txikitatik euskara ikastearren, inpultsuak inkontzienteki ateratzen direnean orokorrean hitzak gazteleraz esaten dira, normalean pertsonak erosoago sentitzen direlako eta komunikatzean ohitura handiagoa dagoelako. Hala eta guztiz ere, aipatzekoa da alde batetik, ohituraren eraginaren ondorioz gaztelerara pasatzea normala dela, eta bestetik, euskarazko irainak ez direla normalean ezagunak. Hau da, erregistro informala ez dago oso barneratua eta horrexegatik gaztelerako irainak esaten dira (errainurak bezala).   Salbuespenak salbuespen, herriko pertsonak (euskara gehien erabiltzen dutenak), agian euskaraz badakizkite irainak botatzen, baina kontuan hartu behar da beste hainbat pertsona ez dutela seguru aski hau ulertuko. Izan ere, oso zailak izan daitezke ulertzeko gehien bat euskara egunero hitz egiten ez duten pertsonentzako. Beraz, irain bat botatzerakoan ere inkontzienteak gazteleraz botatzera bultzatzen du. Erdaraz esanez gero, mundu guztiak ulertzen du (ohituagoa dagoelako). 

9

Adibidez kaletik doan pertsona batek istilua izaten du beste norbaitekin, orduan, pertsona horrek zein hizkuntzan mintzatzen den ez dakienez irainak gazteleraz botatzen dizkio. Beste adibide bat jarraiz, futbolean, irain asko botatzen dira eta beti gazteleraz, jendeak badakielako jokatzen dauden horietatik denek gaztelera dakitela eta euskara soilik batzuk edo inork ere ez.

8. IDATZIZKO EUSKARA:

Hizkera akademikoak ere badu bere garrantzia. Honi dagokionez, orokorrean jendea erosoago sentitzen da idatziz ahozkoan baino. Egia da, idazterako orduan zenbait faktore kontuan hartu behar direla (esaldien zentzua, esaldien egitura, ordena logikoa mantentzea, ortografia …), baina azken batean lasaitasunez eta patxadaz egin daitekeen zerbait da, norbaitek entzuten dizun presiorik gabe. 

Ahozkoan ordea, entzuten ari zaizunaren presioa dago, hanka sartzearen beldurra. Jendea deseroso sentitzen da barre egingo dioten ustean. Horrez gain, askoz errazagoa da hitzez adierazterako orduan erratzea, trabatzea, hitzik gabe geratzea...

9. ZALANTZAK ARGITZEKO MODUAK:

Euskararen erabilera eta jakintza maila nahiko urria den aldetik, hau egoki nola erabili behar den jakitea zaila suertatu ohi da. Horregatik, eginiko akatsak argitzeko eta hizkuntzaren inguruan izan daitezkeen zalantzak argitzeko, erabilitako tresna ohikoenen artean Internet dago.  Bertan euskararen inguruan, hau egoki erabiltzeko, zuzentzeko eta modu egokia zein den jakiteko hainbat baliabide daude (hiztegiak, web orriak, informazio iturri zein mota ezberdinak…). Beraz, askotan lanak egiteko, hitz okerren bat egoki nola erabiltzen den jakiteko edo euskara maila hobetzeko oso baliagarriak dira. Bestalde, Internetera zuzenean jo beharrean, euskara ondo menderatzen duen pertsona batengana jotzea beste aukera bat litzateke. Honela pertsona honek euskararen erabilera egokia bermatzen du zalantzaren aurrean. Hala nola irakasleek, euskal filologiako ikasketak dituztenek edo euskaldun zaharrek, hau da, euskara egoki erabiltzen dutenek  zalantzak edo hitz egokiak zein diren eta hauek apropos erabiltzeko pausuak adierazteko gai dira. Honela euskararen erabilera zuzena ematen ahal da.


10

Baina, euskaldun berriei, hizkuntza hau gehiago erabiltzera bultzatzerako orduan, zuzentasuna eskatu baino, erabilgarritasuna eskatzea egokiagoa litzateke. Askotan beldurragatik ez dute euskara erabiltzen, ez baitute zuzen hitz egiten  eta zuzenean gaztelera erabiltzen dute. Dena den, lehen pausoa erabilgarritasuna handitzea litzateke, geroz eta gehiago erabiliz lortzen baita euskara maila hobeagoa, beraz, erabilgarritasunak zuzentasuna dakar.

10. ONDORIOA:

Lana burutu eta gero, aurretik esandako guztia kontuan harturik atera daitezkeen ondorioak hauexek dira:  Lehenik, ikuspegi soziologiko batetik euskararen erabilera oso urria dela baieztatu daiteke. Nahiz eta zenbait arlotan bere erabilera ezberdina ematen den testuinguruaren arabera, orokorrean tendentzia nagusia gaztelera erabiltzea da. 

 Bigarrenik, honen harira, azpimarragarria da euskaldun diren askok ez dutela beraien hizkuntzaren erabilera egiten ez baitute konfiantza nahikoa beren buruarengan beste pertsonen aurrean sentitzen, pentsatzen edo adierazi nahi dutena adierazteko. Honen arrazoi bat besteen aurrean barregarri geratzeko duten beldurra da, trabatzeagatik, hitz egiterakoan akatsak egiteagatik, hiztegi aberatsa ez izateagatik, ahoskera txarra edukitzeagatik…

 Beste ondorioetako bat herrien eta hirien artean ematen den desberdintasuna da. Izan ere, herrietan ohitura handiagoa dagoela ziurta daiteke haien kulturaren eraginez, egunerokotasunean ematen zaion erabileraren eraginez, zenbaitetan ama hizkuntza izatearen eraginez… Beraz, hau horrela izanik ere ulergarria da hirietan euskarak duen maila apalagoa izatea ez baitaude herrietan beste baliabide. Interesgarria izan daiteke gure esperientzia pertsonala azaltzea: taldean sei kide izanik, gutako hiru herri txikietan bizi gara eta beste hiruak ordea Iruñean. Gure artean eztabaidan egon eta gero, konturatu gara herrietan bizi garenok eguneroko bizitzan euskara gehiago erabiltzen dugula edozein arlotan. Era berean, Iruñean bizi garenok, eskas erabiltzen dugula ohartu gara. 

 Azkenik, kontzientziatu beharra dago euskarak jasaten duen egoeraz, pixkanaka aldatu ahal izateko. Azkenaldian aurrera egin duen arren, bultzada bat ematea ongi legoke. Nahiz eta baldintzapen asko egon euskararen erabilera murrizten dutenak, euskaldun guztion

11

No hay comentarios:

Publicar un comentario