Berria.eus

miércoles, 28 de diciembre de 2016

Perpausak

PERPAUSAK

Guk aldaketa gauza dadin justizia trantsizionala landu nahi dugu, baina ez dute onartzen. Estrasburgoko auzitegitik horri buruzko ebazpen asko etorri dira, auziak ez direla behar bezala tratatu esaten dute.

Guraso erdaldunez osatutako taldeetan, euskararekiko jarrera positiboa dute denek. Euskaraz ikasteko klaseetara joaten dira eta dakiten apurra erabiltzen dute, nahiz eta ez den erraza.

Guraso etorkinekin izandako elkarrizketetan ageri da euskararekin ez dutela izan harremanik. Euskaraz jakitea ezinbestekoa iruditzen zaie seme-alabei lagundu ahal izateko, baina gero ez dira gai.

1- Guk aldaketa gauza dadin justizia trantsizionala landu nahi dugu, baina ez dute onartzen.
P.M. Helburuzkoa
P. elkartua aurkaritza bidez juntatuta

2- Estrasburgoko auzitegitik horri buruzko ebazpen asko etorri dira, auziak ez direla behar bezala
P.M. Konpletiboa
(behar bezala) P.M. Moduzkoa
tratatu esaten dute.

P. elkartua alborakuntza bidez juntatua

3-Guraso erdaldunez osatutako taldeetan, euskararekiko jarrera positiboa dute denek.
P.M. Erlatibozkoa

4-Euskaraz ikasteko klaseetara joaten dira eta dakiten apurra erabiltzen dute, nahiz eta ez den
P.M. Helburuzkoa P.M. Kontsesiboa
erraza.

P. elkartua emendiozko bidez juntatuta

5-Guraso etorkinekin izandako elkarrizketan ageri da euskararekin ez dutela izan harremanik.
P.M. Erlatibozkoa P.M. Konpletiboa

6-Euskaraz jakitea ezinbestekoa iruditzen zaie seme-alabei lagundu ahal izateko, baina gero ez dira gai. P.M. Konpletiboa P.M. Helburuzkoa

P. elkartua aurkaritza bidez juntatua

No hay comentarios:

Publicar un comentario